Gertakariak

 
 
Gogoz Euskara Taldeak zinemagela euskeraz martxan ipintzen dau  Hilabete guztietako akabuko domeketan, 19:00etan, ludotekan, filmak euskeraz ipiniko dabez.

Lehenengo DVDa Gartxot izango da, Juanjo Elordik eta Asisko Urmenetak zuzendutako animaziozko filma. Gartxot filmak primerako harrera euki dau zinetoki, kultur gune eta nazioarteko zinemaldietan.

Gartxot filma Itzaltzuko bardoaren kondairan oinarrituta dago.Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen katariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargati, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldurgarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.

Kredituak eta fitxa teknikoa

Jatorrizko izenburua: Gartxot, konkista aitzineko konkista. Urtea: 2011. Zuzendaritza: Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi. Gidoia: Edorta Barruetabeña eta Asisko Urmeneta. Musika: Benito Lertxundi. Produkzio exekutiboa: Juanjo Elordi. Generoa: Animazioa, drama. Iraupena: 90 minutu. Adina: guztietzat.

 

Informazino gehiago