Gertakariak

 
 
Aurten be Errege Magoak Gatika bisitauko dabe Erregen bezperan.

Zapatuan, urtarrilak 5, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko dira 17:00etan. Behin frontoian, 19:00etan, umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak be egongo dira.

Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.