Gertakariak

 
2012 Madalenak eta Urondoko jaiaen programa.

Idi proba desafioa

Garagarrilaren 21ean, zapatuan, 19:30etan, idi proba desafioa egongo da Bittor Etxebarria (Gatika) eta Unai Elorrietaren (Laukiz) artean.

Madalena Eguna

Garagarrilaren 22an, domekan, Madalena Egunean, Butroiko erromeria ospatuko da egunean zehar.

Inguruko herrietatik urteerak egingo dira oinez Butroirantz. Jatabetik 10:00etan udaletxetik, Gatiketik 10:15etan eleiza atzeko plazatik, Urduliztik 10:30etan Txiki tabernatik, eta Laukiztik 11:00tan frontoitik. Bide erdian, atsedenaldia egingo da ardaua eta txorizoa jateko.

12:00tan ospakizuna egingo da Butroiko baseleizan. Eta segiduan, ohorezko aurreskua. Gura dabenentzat, doako autobusa urtengo da Gatikeko elizaldetik, 11:30etan,  eta hamaiketakoaren ostean itzuli egingo da.

12:45etan herri kirol ikuskizuna egongo da. Baita eta edadekoentzako hamaiketakoa doan be. Eta ostean, musikaz alaituriko poteoa, dantzak...

15:00etan herri bazkaria izango da.

  • Makailoa, gisadua patatakaz, izozkia pastelagaz, ardaua eta cava.
  • Prezioa: helduak 18€ eta umeak 8€

Bazkarirako tiketak Butroiko txosnan salduko dira. Ibilaldia oinez herrietatik egitekotan dauzenek barriz, bertan tiketak hartu ahal izango dabez. Gatikan, Alboka tabernan (arduraduna Ekaitz), Jataben, Erlantz tabernan, Laukizen Kepa tabernan, eta Urdulizen, Ayoberri tabernan. Ganera, ibilaldira apuntetan diranak herri bazkarirako lehentasuna eukiko dabe, eta jaietako zapia be oparituko jake. 

17:30etan Herrien Arteko Lehiaketa egingo da: txinga-eroatea, sokatira, saku-karrera, txarri koxiketa... Sari ederrak egongo dira.

Egun guztian zehar, musika, dantzak, idi urdiak... egongo dira. Eta Gatikako Jai Batzordeak mahoiz (arrantzale) jantzita etortera animeu gura dauz etortzeko prest dauzen guztiek!

Gaueko 21:00etatik aurrera, antolakuntzak ipinitako doaneko autobusa dago etxera joateko.

Madalentxu Eguna

Garagarrilaren 23an, astelehena, Madalentxu egunean, tortila txapelketa egingo da (saribanaketa 20:30tan izangoda) eta 18:00etan umeentzako erromeria!

Urondoko jaiak

Garagarrilaren 29an, domeka, Urondoko errepetizinoa egingo da. 12:00etan meza egongo da eta ostean hamaiketakoa.15:00etan marmitako txapelketa (marmitakoa Urondoko txokoaren kanpoaldean prestauko da eta barruan azkaldu ) eta 18:00etan briska txapelketa.

Antolatzaileak: Gatikako Jai Batzordea

 

Jaietako programa