Gertakariak

 

Gatikan Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatuko da, hizkutza hau eta euskal kultura sustatzeko.

Abenduaren 2an, domekan, zenbait ekintza eukiko doguz frontoian. 13:30etan jubilauen tabernan batuko gara bazkaldu aurretik zeozer hartzeko. Herri bazkaria frontoan izango da 14:30etan. Menua hau izango da: 

MENUA

*Indaba gorriak ortuari eta txarrikiagaz (aza, txorizo, saiheski, urdaia eta buzkantza)
*Solomoa arrautzetatik pasauta eta pipar gorriakaz
*Profiterolak eta izozkia txokolateagaz
*Kafea edo infutsinoa
*Kopa
*Ardau baltza eta gorria (Bodegas Anza) eta ura

Cateringa Gastronomía Baskaren pentzura dau, eta 6,00€ kostekan da. Bazkarira etortzeko izena emon behar da  Kultur Etxean azaroaren 27ra arte. *Berogailuak ipiniko doguz frontoia berotzeko.

Bazkalostean, 16:00etan, bertso saioa eukiko dogu Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra bertsolari bizkaitarren eskutik. Eta arratsaldean, 17:00etan, erromeria eukiko dogu Oxabi taldeagaz.

Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskararen Nazio Arteko Eguna, Elsa Pamparacuatro antzezleak "Mitologiaren ipuinak" ipuin kontaketa saioa emongo dau, eta Euskal Herriko makina bat ipuin eta kondaira kontauko dauz: "Lamien kutxa", "Baratxuri", "Lamia eta hargina"... Ekitaldia 18:00etan izango da, ludotekan.

 

Tiketen erosketa


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)


Tel: 946 151 250
E-mail: kulturetxea@gatika.net

• Tiketak Kultur Etxean erosi
   behar dira zemendiaren 27ra arte. 
• Prezioa: 6,00€.