Gertakariak

 
 
Eguenean, abenduak 20, "Gutxiago gehiago da" ipuin saioa eukiko dogu Bego Alabazanegaz. Bertan, Gabonetako oparien gaia landuko dau. Ipuinen bidez, umeek ulertuko dute munduko oparirik onena ez dela modan dagoena, ezta garestiena be... Ipuin kontaketa Ludotekan izango da, 18:00etan.

Astelehenean, abenduak 24, Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Gatikara, umeek pertsonan ezagutu daiezan, eta gutunak eta marrazkiak eskuz emoteko. Topaketa plaza barrian izango da 18:00etan; guztiok itxarongo deutseguz baserritarrez jantzita eta herriko musikagaz. Gero txokolatea eta kantak egongo dira giro ederrean. Egun hau Gogoz Euskara Taldeak antolatu dau.

Eguenean, abenduak 27, Iker Diaz antzezleak "Imajinatu abestiak" ikuskizun musikala emongo dau. Saioa abesti eta alkarrizketen arteko batuketa da, entzun, dantzan egiteko, amets egiteko,
ikasteko, abesteko, hunkitzeko edo jolasteko...Ekitaldia Ludotekan izango da, 18:00etan. 

Eguenean, urtarrilak 3, deskalabroa ziurtatuta dago Kitilin pailazoaren eskutik, zeinek umore, kolore eta zoramen ikutua emongo deutso urtarrileko arratsalde hotzari. Ekitaldia Ludotekan izango da, 18:00etan. 

Amaitzeko, urte guztietan moduan, Erregeen egunaren bezperan, Erregeen Kabalgata ailegauko da. Zapatuan, urtarrilak 5, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko dira (17:00 h). Behin frontoian (19:00 h), umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak be egongo dira. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.

 

Publicidad