Gertakariak

 

 
Gatikako Udalak berbaldi, mintzaldi, mahai borobil,irudi-ikustaldi... batzuk martxan ipiniko dauz. Berbaldiak herritarrentzat inseregarriak izan leitekezen gaietaz izango dira: beharra, bidaiak, osasuna, euskal kultura, ingurumena...

Saioak hilabetearen akabuko astelehenetan izango dira (momentuz hiruhilabetero) eta Gaztetxokoan egingo dira 19:00etan.

Ekimen hau zemendiaren 26an, astelehenean, 19:00etan, hasiko da, eta Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Egunaren (zemendiak 25) alboan dagoelez, andreen aurkako bortxakeria aztertuko dau.

Berbaldiaren izenburua "Zer dago tratu txarren atzean?" da, eta sailean esperientzia handia daukan profesional batek andreen kontrako bortxakeria eragiten dauzen faktoreak aztertuko dauz: eragile historikoak, kulturalak, sozialak, institutzionalak, familiakoak...

 

PDF dokumentua