Gertakariak

 

Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateak lehen sorospen tailerra antolatu dau mankomunidadea osatzen daben herritarrentzat (Arrieta, Gatika, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka y Maruri-Jatabe).

Ikastaroak istripu edo bat-bateko gaixotasunen biktimei aplikatzen jakezen teknika eta prozedurei helduko deutse. Esaterako, itolarriak, bihotzeko infartua, odoljario larria, intoxikazinoak, erredurak, bero nekea eta intsolazinoa, zorabioa, koma, bihorkadak, hausturak, animalien ziztadak...

Ikastaroa 15 ordukoa da, eta mankomunidadeko herri bitan emongo da: Maruri-Jatabe eta Fruiz. Hau da egutegia eta ordutegia:

Maruri-Jatabe

• Data:urriaren 29, 30 eta 31, eta azaroaren 5, 6 eta 7 
• Ordua: 18:00-20:30
• Lekua: Kultur Etxea

Fruiz

• Data: azaroaren 3, 10 eta 17
• Ordua: 09:00-14:00
• Lekua: Lurbarri

Ikastaroaren prezioa 35€koa da, mankomunidadea osatzen daben herrietako biztanleentzat, eta 45€koa erroldatuta ez daudenentzat.

Interasauta dagozan guztiek, izena emon leikie mankomunidadeko edozein herrian urriaren 10etik 23ra. Posta elektronikoz be emon leikie izena mail honetan: ekitalde1@gmail.com.  

 

DDF dokumentua