Gertakariak

 
 
"Guraso izan gaur" gurasoentzako mintegia da, umeak hezitzen laguntzeko.

Sarrera

Heziketa-sistema ia ez da aldatu urte askotan; gizarte eredua, barriz, historian sekula ikusi bako erritmo ikaragarrian eraldatzen doa. Ondorioz, heziketak aldaketa sakona behar dau.

Gizarte-aldaketa hainbat arrazoik bultzatu dabe:

• Andreak beharrean hasteak
• Gaur eguneko ekonomiaren eskakizunak (gurasoek denpora gitxi daukie umeakaz egoteko)
• Balore-sistema ezartzeko eredu faltak (antxina elizak eukan papera)

Helburu orokorrak era berezkoak

Mintegiaren helburu orokorra da gurasoei umeak hezitzen laguntzea.

Bizitzaren lehenengo urte bietan eraikitzen dira izango dan helduaren pertsonalidade emozional eta kognitiboaren oinarrizko zimendu eta karkasak. Beraz, sasoi honetan sumatzen dauz umeak inguruko eraginak.
 
Mintegiaren helburu espezifikoak honeek dira:

• Zelan ezarri seme-alaba eta gurasoaren artean erlazino harmonikoa, umeak 0tik 3 urtera arte daukazan bitartean (ondo lo egin, elikadura egokia, gorputz-harremana, eta gozamen, konfiantza eta segurtasun sentimentuen garapena).
• Zelan sustatu sozializazinoaren, altruismoaren, enpatiaren eta garapen kognitiboaren ustiaketa.

*Gai-zerrenda idazlan honen amaieran ikusi leiteke.

Jasotzaileak

Hasiera baten, mintegia 0 eta 3 urte bitarteko umeak daukiezan gurasoentzako da. Gero, luzatzen joango da urte batetik bestera eskola-adinean zehar segimentua egiteko. Hau da, urtero mintegi barri bat egongo da, umearen haziera segitzeko.

Egutegia, ordutegia eta lekua

Klaseak hiru hilean behin emongo dira eta ordu biko iraupena eukiko dabe. Zapatuetan izango dira, 10:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa hiruhilekoetan banatuta dago, eta klaseak egun honeetan emongo dira:

• 1. hiruhilekoa: urriaren 27an, azaroaren 24an eta abenduaren 15ean.
• 2. hiruhilekoa: urtarrilaren 26an, zezeilaren 23an eta martxoaren 23an.
• 3. hiruhilekoa: apirilaren 20an, maiatzaren 25ean eta bagilaren 22an.

Klaseak udal liburutegian emongo dira.

Irakaslea

Aintzane Azkarate
Psikologa – Psikoterapeuta
Gestalt Terapiaren Euskal Eskolan Gestalt Terapian trebatua

Prezioa eta izena emotea

Hiruhilabete bakotxeko prezioa 25€koa da. Etorri gura dabenek emon eta ordaindu egin behar dabe dabe Gatikako Kultur Etxean ka hasta el 24 de octubre. 

Oharra

* Gatikan erroldatutako 7 ikaslek emon behar dabe izena taldea osatzeko.


GAI-ZERRENDA 

1. Las raíces y el desarrollo del ser humano

          • Lo innato y lo adquirido 
          • La fase prenatal y el nacimiento

2. Los ritmos biológicos fundamentales del niño

          • Sueño 
          • Hambre y saciedad 
          • Contacto físico 
          • Interacciones. El nacimiento de la díada

3.  El mundo interno del niño

          • De la simbiosis fusional a la individuación

4.  La conducta de apego (o aferramiento)

          • Origen 
          • Separación y pérdida 
          • Apegos seguros e inseguros

5.  La conducta exploratoria y el desarrollo cognitivo

          • Apego seguro y desarrollo intelectual

6. La conducta de huída y el miedo

          • Miedos innatos y adquiridos 
          • Abordaje y resolución de los miedos

7. La exploración y el miedo

          • Orígenes de las dificultades escolares 
  
8.  Las conductas agresivas

          • Origen y manejo de la agresión

9.  Las conductas parentales y los cuidados de los niños 

          • Ambiente familiar

 

Inscripción


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
Tel: 946 151 250
E-mail: kulturetxea@gatika.net

*Izena emotea Kultur Etxean urriaren 24a arte.