Gertakariak

 
Gaztetxokoak aurrera egiten dau Gatikako ume eta gaztetxoei astialdia era entretenigarri eta kulturalera pasetako aukera eskeintzeko ekimenagaz, eta urteera bi proposetan dauz 2012ko urri eta azarorako.

Urriaren 12an, barikuan, Galdameseko Bide Berdetik ibilbidea bizikletan egiteko asmoa dago. Taldea Galdemesetik urtengo da eta 10 kilometro egingo dabez Sopuerta herriko El Castaño auzoan dagoen Katalina Meatzegunera arte. Meategia ezaguna da kaltzinazino labeak eta Los Herreros tunela dirala eta. Bertan atsedenaldia egingo dabe eta Bizkaiako meatze-industriari buruzko azalpentxoa entzun.

Informazino gehiago: www.viasverdes.com.

Urteera goizez egingo da; taldea 10:00etan urtengo da Gatikatik eta 14:30etan inguru ailegau. Gatikatik Galdamesera joateko autobus pribaua erabiliko da.

Txangoaren prezioa 18€koa da gaztetxo bakotxeko. Prezioan garraioa sartzen da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean urriaren 5a baino lehen. 

* Gitxienez 12 gaztetxok emon behar dabe izena urteera egiteko.

Azaroaren 2an, barikuan, Artea Bowlingera (Leioa) joateko asmoa dago, boloetara jokatzeko. Informazino gehiago: www.arteanet.com eta www.ilusiona.com.

Urteera arratsaldez egingo da; taldea 16:30etan urtengo da Gatikatik eta 20:00etan inguru ailegau. Gatikatik Arteara joateko autobus pribaua erabiliko da.

Txangoaren prezioa 14€koa da gaztetxo bakotxeko. Prezioan garraioa, 2 partida eta freskagarri bat sartzen dira.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean urriaren 26a baino lehen.

* Gitxienez 12 gaztetxok emon behar dabe izena urteerak egiteko.

*Gatikan erroldatuta ez dagozen gaztetxoak, %25 gehiago ordaindu beharko dabe.