Gertakariak

 


¡Euskara bizia Gatikan!

2012-2013 ikasturte honetan, AEK-k ikastaro eskaintza zabala proposatzen dau euskara hobetzeko. Gatikan 6 pertsonako taldea osatuko balitz, AEKren Mungiako Kinttopeko euskaltegiak klaseak Gatikan emongo leukez, udalaren instalazinoetan.

AEK-k ikastaro honeek eskaintzen dauz:

• Euskalduntzearen 1. 2. eta 3. mailak egiaztatzeko  prestaketa ikastaroak
• Euskalduntze eta Alfabetatze ikastaroak
• Mintzapraktika
• Autoikaskuntza

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak urritik ekainera emoten dira, eta 8 ordu dira astero (2 ordu egunero, astelehenetik eguenera). Ordutegi asko dagoz aukeran: 9:00-11:00, 11:00-13:00, 16:00-18:00, 18:00-20:00 eta 20:00-22:00. Ikastaro honeek 429,00 € dira ikasle bakotxeko.

 Gatikako Udalak euskera ikasteko edozein ikastaroaren erdia diruz laguntzen dau (300€ arte). Diru-laguntza hartzeko, beharrezkoa da baldintza honeek betetzea:

  1. Gatikan erroldatuta egotea.
  2. Kurtsoaren amaieran asistentziaren (%75 gitxienez) ziurtagiria aurkeztea udaletxean.
  3. Gatikako Kultur Etxean izena emotea.

Interesauta dagozenek izena Gatikako Kultur Etxean edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian emon leikie izena, irailaren 3tik 28ra. 

Informazino gehiago: www.aek.org

 

Izena-emotea


Izena emoteko epea irailaren 3tik 28ra da.

Gatikako Kultur Etxean (946151250) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian (946744316)
emon behar da izena.

Inscripción


El plazo de inscripción es de 3 al 28 de septiembre.

Hay que apundarse en el Kultur Etxea de Gatika (946151201) o en el euskaltegi Kinttopeko AEK de Mungia (946744316)..