Gertakariak

 
 
Gaztetxokoak urteera Urdulizera antolatu dau abuztuaren 5ean, domekan, hasierako eskalada eta tirolina edo rappel egiteko.

Txangoa goizen izango da. Taldea Gaztetxokoaren aurrean batuko da 9:30etan, eta gero, GATIKA-SOPELANA-GATIKA (A3531) linea autobusa hartuko dabe Urdulizera arte joateko. Urdulizetik 14:00etan inguru helduko dira, autobus linea bardinean.* Creditrans txartela eroatea gomendatzen dogu transbordoak arintzeko.

Txangoaren prezioa 13€koa da. Garraioa partaide bakoitzaren kontura doa.

Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean garagarrilaren 26ra arte.

Gitxienez 7 gaztetxok (Gatikan erroldatuta) emon behar dabe izena urteera egiteko.

Bestalde parpaideek hau jakin behar dabe:

  • Ureerak Gatikako Udala eta partaideen artean ordaintzen dira. 
  • Partaideak Gaztetxokoko bazkideak izan behar dira.
  • Monitore 1 gitxienez joango da taldeagaz.
  • Urteera egiteko gitxieneko partaide kopuru bat egon behar da.
  • Plazak mugatuta dagoz.