Gertakariak

 
El Gaztetxoko, siguiendo con su iniciativa de ofrecer a los/as niños/as y jóvenes de Gatika una alternativa entretenida y cultural para pasar el tiempo libre, propone estas dos salidas para  el segundo trimestre de 2012.

Ekainaren 2an, zapatuan, Athletic Clubeko Museoa San Mamesen (Bilbo) bisitatzera joateko asmoa dago, non mende bat baino gehiago txuri-gorri historia ezagutu ahal izango da: tresneriaren garapena gaur egun arte, ekipaiak, baloiak, botak, fundazinoaren estatutuak, antxinako karnetak, banderatxoak, argazkiak... Ganera, Athletikek 1905etik irabazitako trofeo eta tituluak. Amaitzeko, taldeak San Mamés zelaia bisitauko dau eta Katedralaren alderik desezagunak jendearentzat rekorriduko dabez: palkoa eta palko aurrea, prentsa aretoa, lehenengo ekipoaren janzteko lekuak, bankilloa...
Museoariburuzko informazino gehiago: www.athletic-club.net

Urteera arratsaldez egingo da; taldea 14:45etan urtengo da Gatikatik eta 19:15etan inguru ailegauko da. Joan-etorrietarako garraio publikoa erabiliko da: GATIKA-MUNGIA (A3531), MUNGIA-BILBAO (A3527) eta BILBAO-BAKIO (3518) edo Metro Bilbao San Mamesera arte. *Creditrans txartela eroatea gomendagarria da transbordoak arintzeko.

Txangoaren prezioa 5€koa da ume edo gaztetxo bakotxeko. Garraioa partaide bakotxaren kontura joango da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean maiatzaren 28a baino lehen.

Gitxienez 7 gaztetxok (Gatikan erroldatuta) emon behar dabe izena urteera egiteko.

Ekainaren 17an, domekan, Peña-Txuri Surf Eskolagaz ordu 2ko surf ikastaroa Atxabiribilen (Sopela) egitea pentseuta dago. Informazino gehiago: www.ptxsurfeskola.com

Urteera goizez egingo da; taldea 10:00etan urtengo da Gatikatik eta 12:30etan inguru ailegauko da. Joan-etorrietarako garraio publikoa erabiliko da: GATIKA-SOPELANA-GATIKA (A3531) eta Sopelbus. *Creditrans txartela eroatea gomendagarria da transbordoak arintzeko.

Txangoaren prezioa 9€koa da ume edo gaztetxo bakotxeko. Garraioa partaide bakotxaren kontura joango da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Gatikako Kultur Etxean ekainren 11a baino lehen.

Gitxienez 7 gaztetxok (Gatikan erroldatuta) emon behar dabe izena urteera egiteko.

*Gatikan erroldatuta ez dagozen gaztetxoek %25 gehiago ordainduko dabe.


Lotura interesgarriak:

Bizkaibus (tituloak eta tarifak): www.bizkaia.net
Metro Bilbao (txartel eta abonuak): www.metrobilbao.net
Sopelbus: www.sopelana.euskadi.net