Gertakariak

 

 
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gatikako Liburutegiak "Ipuin opari" ipuin saioa antolatu dau apirilaren 23rako.

Egun horretan, pertsonai berezia etorriko da liburutegira mozorro jai batera datorrela eta. Eta aurkitu be egingo dau! Zeren eta, liburutegian ehundaka pertsonai desbardin aurkituko dauz. Apika taldearen eskutik, liburutegitik ibiliko gara betiko ipuinak eta barriak topetan; baita protagonistak, ilustrazinoak, eta literaturaren magia guztia.

Jarduera Gatikako Liburutegian izango da, 18:00etan.

Ondoren, 19:30etan, III. Mikro-ipuin lehiaketa ume eta gazteentzat lehiaketaren irabazleen izenak ezagutzera emongo dira eta sariak banatu.

• A. kategoria: Kamara digitala 5 MP (WERLISA NICEPIX)
• B. kategoria: Teleskopioa + Mikroskopioa + Prismatikoak (PENTAFLEX)
• C. kategoria: Kamara digitala 5 MP + Prismatikoak (WERLISA NICEPIX)