Gertakariak

 

 
Aurten be, Gatikako Udal Liburutegiak III. Mikroipuin lehiaketa haur eta gazteentzat antolatu dau, Gatikako gaztetxoek animeu daitezen idazteko.

Hiru kategoria egongo dira, jaiotako urteen arabera: A. kategoria (2004-2005), B. kategoria (2004-2005) eta C. kategoria (2004-2005).

Mikroipuina kontaketa laburra da, eta holan, luzera urrikoa izaten da. Lehiaketa honetarako, bi orrialde gehienez proposetan dira. Kontaketa guztien moduan, mikroipuinak planteamendua, korapiloa eta amaiera dauzka, eta bere helburua lehenengo lerroetan azaldutako arazoa zelan ebazten dan kontetea da. Genero honen ezaugarriak honeek izango leitekez: laburtasuna, kontzeptu bat azaltzeko baliabideen aurrezpena, eta irakurlearengan efektua (beldurra, errukia, barregura, harridura, hausnarketa...) eragiten dauen ustebako amaiera. Izenburuak, egileak gura dauen lekura, irakurlea eroateako betehearra dauka. Lotura honetan, mikroipuinak idazteko gomendatzen dirazen hamar aholku ikusi leitekez. Kontaketa euskeraz idatziko da.

Mikroipuina Liburutegian aurkeztu behar da apirilaren 12a baino lehen, oinarrietan esaten dan moduan.

Irabazleen izenak Liburutegian emon godira, Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, 19:30etan. Irabazleak Gatikako Udalaren euskara zerbitzuak erabakiko ditu (UEMA).

Sariak egun berean banatuko dira eta honeek izango dira:

• A. kategoria: Kamara digitala 5 MP (WERLISA NICEPIX)
• B. kategoria: Teleskopioa + Mikroscopioa + Prismatikoak (PENTAFLEX)
• C. kategoria: Cámara digital 5 MP + Prismatikoak (WERLISA NICEPIX)

     
 A. kategoria     B. kategoria  C. kategoria

Ondoren, lehiaketaren oinarriak eta kontaketan idazteko inspirazino moduan balioko daben irudiak.

OINARRIAK

1. Adina:

• A. kategoria: 2004-2005 urteetan jaiotakoak
• B. kategoria: 2000-2003 urteetan jaiotakoak
• C. kategoria: 1996-1999 urteetan jaiotakoak

2. Partaideak Gatikan erroldatuta egon behar dira, edo Gatikako Eskolako ikasle izan.

3. Ipuinaren luzera: orri bat edo bi.

4. Hizkuntza: euskara.

5. Gaia: oinarrietan proposatutako argazkietan inspiratuta egon behar da. Hauek dira irudiak:

     
 A. kategoria      A. kategoria   A. kategoria 

6. Presentación: el micro-cuento se presentará en la Biblioteca Municipal de Gatika hasta el 12 de abril.   Los micro-cuentos se presentarán en un sobre grande donde consten la categoría y el título del micro-cuento. En el interior de este sobre, se introducirá otro de menor tamaño con los datos del autor: nombre y apellidos, edad, dirección y teléfono.

6. Aurkezpena: mikro-ipuina Gatikako Udal Liburutegian aurkeztu behar da apirilaren 12a baino lehen.

Ipuinak gutunazal handi baten barruan aurkeztuko dira. Gutunazal handi horren  azalean kategoria eta ipuinaren izenburua idatzi behar dira. Barruan, gutunazal txiki batetan, idazlearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, jaiotze-data, helbidea eta telefonoa.

7. Irabazleak Gatikako Udalaren euskara zerbitzuak erabakiko ditu (UEMA). Epaimahaiaren iritziz lanek behar besteko kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utzi daitezke.

Irabazleen izenak apirilaren 23an, 19:30etan, Gatikako Liburutegian jakingo dira.

8. Sariak egun berean banatuko dira, eta hauek izango dira:

• A. kategoria: Giochi Preziosiren Hannah Montana teklatua
• B. kategoria: Wotto kamara digital zuria 5 MP
• C. kategoria: Energy Sistem MP5 erreproduktorea 4204 TFT 2,4" 4GB

Lehiaketara aurkezten diren eta oinarriak betetzen dituzten guztientzat egongo da oparitxo bat!

 Inprimatu oinarriak PDF formatuan.