Gertakariak

 


Martiaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortzeko burrukaren oroitzapena egiteko.

"Gizonen eta andren arteko desbardintasunak sano sendatuta dauz gizartean. Andreak txarto ordeztuta dauz gobernuetan, parlamentuetan eta enpresetako administrazino konseiluetan. Ganorazko beharretara be ez daukate zelan sartzerik; segregazino okupazionalera aurre egin behar deutse eta sexua dala eta desbardintasunak jasaten dabez. Batzutan oinarrizko heziketari eta osasun zerbitzuetari be galarazotzen jake sarbidea. Eta munduko eskualde guztietan indarkeria eta diskriminazinoaren biktima dira." (Iturria: www.un.org)

Gatikan jarduera batzuk egingo doguz egun hori ospatzeko eta ahalegintzeko data honen mezua gizartean suspertzea.

Martiaren 10ean, zapatuan, "Pago justo" filmearen emonaldia egongo da Gaztetxokoan 18:00etan. Filmeak Ford Dagenham plantako andra beharginen ahaleginak andra eta gizonen arteko soldaten bardintasuna lortzeko 1968an kontetan dau. Istorioa benetaz  pasautako gertaeran oinarrituta dago; eta pleituaren ondorioz, Equal Pay Act legea onartu zan.

Pago justo
Filmearen datu teknikoak

Izenburua: Pago justo (Made in Dagenham)
Urtea: 2009
Hizkuntza: gaztelera
Zuzendaria: Nigel Cole
Banaketa: Sally Hawkins, Bob Hoskins, Miranda Richardson, Geraldine James, Rosamund Pike, Andrea Riseborough, Daniel Mays, Jaime Winstone, Kenneth Cranham, Rupert Graves, John Session
Generoa: Komedia dramatikoa. Giza-drama. Benetaz pasautako gertaeran oinarrituta. 60. hamarkada.
Sinopsia: 1968an, Ford Dagenham plantako ia 200 andra beharginek greba antolatu eben, andra eta gizonen arteko soldaten bardinatusa eskatzeko. Pleituaren ondorioz, Equal Pay Act legea onartu zan. Benetaz pasautako gertaeran oinarrituta.


Ondoren, 20:00etan, luncha eukiko dogu andra guztientzat bertan, Gaztetxokoan.*Etorrera baieztatu egin behar da Kultur Etxean martiaren 8a baino lehen. 

Ganera, martiaren 20tik aurrera aurrera, Gatikako andra guztiek "Garapen Pertsonala tailerra andreentzat" ikastarora joateko aukera eukiko dabe.

Ikastaro honen helburua da andreen garapen pertsonala, ohiko rolak, aurreretxi eta estereotipo ezkorrak apurtzeko beharrezkoa dan segurtasuna lortu daien.

Gai honeek emongo dira:

-Andreen egoera eta papera gaur eguneko gizartean.
-Autoezagutza.
-Baliabide pertsonalak.

Ikastaroa martitzen guztietan emongo da Gaztetxokoan, 17:30etatik 19:30etara, eta bost saio eukiko dauz (10 ordu guztira).

Interesauta dagozen andra guztiek izena emon behar dabe Gatikako Kultur Etxean martiaren 15a baino lehen. Prezioa 6€ da.

Ikastaroa Astik emongo dau, bai euskeraz bai gazteleraz. Eduki, metodologia eta beste datu batzuei buruz gehiago jakiteko, PDF formatuko dokumentu hau (gazteleraz) begiratu leiteke.