Gertakariak

Santa Ageda 

Zezeilaren 3an, barikuan, Gatikako Eskolako umeek "Ageda Deuna" kantetara aterako dira herriko elizaldetik. Gero, taloa eta txorizoa egongo da eskolan, ikasle, irakasle, gurazo eta Gatikako Eskolako beste kide guztientzat.

Ageda Deuna eguna zezeilaren 5ean ospatzen da. Kataniako Santa Ageda Siziliako neska kristaua izan zan, eta III. mendean bizi zan. Kristauen tradizinoaren arabera, Santa Ageda martirioan hil eben Quintianus irlako gobernadorearen ezkontza proposamenaren partez, kristautasuna jagotzea gurago izatearren.

Euskal Herrian ohitura da Santa Ageda bezperan, zezeilaren 4an, etxez-etxe donaren omenezko koplak kantetara ateratzea, dirua edo janariaren ordez. Hainbat abesti dauz egun horretarako, eta makina bat bertsino; baina Bizkaian batez be "Aintzaldun daigun Ageda Deuna" kantetan da, makilen kolpeen erritmora. Holan eta guztiz be, ohituraren ez da bakarrik kantetea; izan be, familia batzuk gurago dabe errezuak entzutea. Holan, taldea etxe batera ailegetan danean, bozeroaleak zera galdetzen deutso etxeko jabeari: Kanta ala erreza?

Honeek dira abestiaren berbak: