Gertakariak

 

Gaztetxokoak Bakheko izotz pista eta Lasergunera urteerak antolatu dauz 2012. urteko lehenengo hiruhilabeterako.

Martxoaren 4an, domeka, Gasteizko Baskonia Kirol Hiriako (Bakh) izotz pistara joateko asmoa dau, patinajea izotz ganean egiteko. Bakheri buruzko informazino gehiago: www.pistadehielobakh.es

Txangoa goizez egingo da; taldea 10:00etan urtengo da Gatikatik eta 14:30etan inguru ailegauko da. Gatikatik Gasteizera joateko autobus pribaua erabiliko dabe.

Txangoaren prezioa 15€koa da ume edo gaztetxo bakotxeko. Prezioaren barruan garraioa, sarrera, eta patin eta kaskuaren alokatzea sartzen da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean zezeilaren 23a baino lehen.

Gitxienez 12 gaztetxok emon behar dabe izena urteera egiteko.

_____________________________

Martxoaren 31n, zapatu, Lasergunera (Bilbora) joateko asmoa dau. Lasergune Laser Tagera dedikautako astiune zentrua da. Laser Taga kirol-jokua da; taldeek alkarren artean lehiatzen dabe katu eta txalekoekaz. Lasergunek giro futurista islatzen dau: labirinto, musika, kea eta benetako efektu bereziak... Laserguneri buruzko informazino gehiago: www.lasergune.com

Txangoa arratsaldez egingo da; taldea 17:00etan urtengo da Gatikatik eta 20:30etan inguru ailegauko da. Joan-etorrietarako garraio publiko erabiliko da: SOPELANA-MUNGIA-GATIKA (A3531) eta BILBAO-MUNGIA (A3516, A3518, A3517 edo A3527) Bizkaibusen linea autobusak.

Txangoaren prezioa 8€koa da ume edo gaztetxo bakotxeko. Prezioaren barruan 2 partida eta askaria sartzen dira. Garraioa partaide bakotxaren kontura joango da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean martxoaren 22a baino lehen.

Gitxienez 7 gaztetxok emon behar dabe izena urteera egiteko.