Gertakariak

 

2011 Udalekuetarako izena emoteko epea maiatzaren 30etik bagilaren 10era arte izango da. (Liburutegiaren ordutegia hemen ikusi ahal da) Epe honen barruan, izena-emote orria eta zenbatekoa emon behar dira Gatikako Kultur Etxean.

Lekuak mugatuta dauz: 100 plaza 10:00-14:00 ordutegian, 50 plaza 9:00-14:00 ordutegian, eta 20 plaza 1. taldean. Plazak izena emotearen hurrenkera, adina eta erroldaketa betekizunen arabera asisnauko dira.

Informazino gehiago eukiteko, deitu Gatikako Kultur Etxeara 946151250 telefonora edo zuzendu posta elektronikoz: kulturetxea@gatika.net

 Izena-emote orria