Gertakariak

 

Egutegia

Gatikako 2011. urteko Udalekuak garagarrilean garatuko dira, zapatuak, domekak eta jai egunak izan ezik: uztailaren 4a (San Balendin Berriotxoa) eta 25a (Santiago Eguna). Honela, uztailaren 1ean hasi eta 29an amaituko dira; 19 egun guztira batuz.

Azpiko irudian ikusi daiteke hilabetearen egutegia:

Garagarrila

Ordutegia

Bi ordutegi aukeratzeko posibilidadea dago:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
  • Dana dan, 9:00etatik 10:00etara 50 ume arte baino ez dira hartuko.

Plaza kopurua eta betekizunak

2011. urteko Udalekuen plaza kopurua 100ekoa da. Beraz, plazak mugatuta dauz, eta izena emotearen arabera asignauko dira, eta baita adin eta erroldaketa betekizun honeen arabera be:

  • 1. Gatikan erroldatutako umeak (6 hilabete gitxienez).
  • 2. Gatikako Eskolara datozen eta Uribe Butroe mankomunitateko herrietan erroldatuta dagozen umeak (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).
  • 3. Uribe Butroe mankomunitateko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe) erroldatuta dagozen umeak.
  • 4. Gatikako Eskolara datozen umeak, nahiz eta EZ egon erroldatuta Uribe Butroe mankomunitateko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe).
  • 5. Gatikako Eskolara EZ datozen umeak, eta Uribe Butroe mankomunitateko herrietan (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe) erroldatuta EZ dagozenak.

Era berean, 1. Taldea (2007-2006 urteetan jaiotako umeak) 20 umeko taldera mugatuta dago.

Adina eta taldeak

1998. urtetik 2007. urtera jaioatako umeek (3 urtetik 13ra) emon daikee izena.

100 umeek 3 taldetan bananduko dira. Talde honeek bere buru ibiliko dira, eta bakarrik egun gitxi batzuetan batuko dira guztiak (jaiak, igerilekuak, txangoa…). Halaber, talde guztientzat proposautako jarduerak, egun desbardinetan egingo dira. Talde bakoitzak berariazko tokia eukiko dau, eta jarduerak talde bakotxaren umeen adinari egokituta egongo dira.

Taldeak honela bananduta egongo dira:

Adina eta taldeak
Jaiotako urtea Urteak
1 Taldea

2007
2006

3-4
4-5
2 Taldea 2005
2004
2003
2002
5-6
6-7
7-8
8-9
3 Taldea 2001
2000
1999
1998
9-10
10-11
11-12
12-13

2 eta 3 taldeetan izena ematen duten haur kopuruaren arabera, talde hauek zatitu egin daitezke. Era honetara, talde bakoitzak ez ditu 30 haur gutxi-gorabehera baino gehiago izango.

Jarduerak

2011 Udalekuetako programazinoak gitxienez jarduera honeek gitxienez eukiko dauz:

  • Kirolak, jolasak, ibilaldiak eta jaiak talde guztiak.
  • Tailer desbardinak.
  • Maruri-Jatabeko igerilekuetara urteerak talde guztientzat.
  • Irteera 1 hipika praktikatzeko (2 eta 3 taldeak).
  • 1 multi-abentura jarduera (2 taldea).
  • 2 multi-abentura jarduera (3 taldea).
  • Gaua Urondoko aterpetxean (2 eta 3 taldeak).
  • Kualifikautako profesionalak emondako 2 tailer edo jarduera berezi (2 taldea).
  • Kualifikautako profesionalak emondako 2 tailer edo jarduera berezi (3 taldea).
  • Kualifikautako profesionalak emondako tailer edo jarduera berezi 1 (1 taldea).
  • Jaietarako puzgarriak, zanku saltokariak, malabareak eta beste jolas batzuk.
  • Aerogiroak, ohe elastikoak edo bestelako sentzazino aparatuak.
  • Eskala handiko jolasak.
  • Trizikloak, bizikletak, pedaldun txoperrak... bezalako ume-ibilgailuak.
  • Wii, sing star, karaoke ekitaldiak.
  • Txangoa autobusez (2 eta 3 taldeak).

Proposautako lekuak jarduerentzat

  • 1. taldea: Ludoteka
  • 2. taldea: Gaztetxokoa
  • 3. taldea: udal-gela

Beste jarduera batzuentzat udalak leku honeek daukaz: futbol/saski-baloi pista eskoletan, frontoia, kiroldegiko kirol gelak, herriko kulunkak...