Gertakariak

 

Gatikan Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatuko dogu, hizkutza hau eta euskal kultura sustatzeko.

 

Abenduaren 1ean, eguenean, “Euskal kantu eta jolasak” tailerra egongo da Ludotekan (17:00 h). Jarduera hau bi hezitzailek dinamizauta egongo da, eta hainbat euskal ume-kantu eta herriko jolas ikasteko aukera eukiko dabe umeek. Saioa ordu bikoa da eta 3 urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago; hain zuzen, Haur ezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei. Tailerra Txatxilipurdi Elkarteak emongo dau.

Ganera, Euskarazko Produktuen Katalogoa 2011-2012 ludotekan eskura eukiko dozue, datozen Gabonetako jaietan euskarazko jostailuak, jokoak, liburuak, filmak, musika edo osterantzeko produktuak oparitzeko aukera izan daizuen.


Abenduaren 3an, zapatuan, zenbait ekintza eukiko doguz frontoian. 13:30etan jubilauen tabernan batuko gara bazkaldu aurretik

zeozer hartzeko. Herri bazkaria frontoan izango da 14:30etan (ikusi menua alboko taulan). Cateringa Gastronomía Baskaren pentzura dau, eta 6 €ko kostekan da. Bazkarira etortzeko izena emon behar da  Kultur Etxean azaroaren 29ra arte. *Berogailuak ipiniko doguz frontoia berotzeko.

Bazkalostean, 16:00etan, bertso saioa eukiko dogu Iratxe Ibarra eta Gorka Lazkano bertsolari bizkaitarren eskutik. Eta arratsaldean, 17:00etan, erromeria eukiko dogu Lotxo taldeagaz.


   

 Iratxe Ibarra    

 Gorka Lazkano