Gertakariak

 
  Gaztetxokoak antolatutako bigarren urteera abenduaren 9an, barikuan, izango da, eta egun erdikoa izango da. Egun horretarako Getxo Aquariumera eta Bizkaia Zubira bisita egitea pentsatuta dago.

Oraingoan, Getxo Aquariumeko itsas hondarrak izango dira helburua. Gaztetxoek arrain mota asko, koralak, anemonak, itsasbedarrak, ornobakoak eta oskoldunak beraien itsas inguruneetan ikusi ahal izango dabez. Taldek 12 pertsona batzen baditu, bisita gidari espezializau batek eroango dau.


Gero, taldea Portugaleteko Bizkaia Zubiarantz abiatuko da, goiko pasabidera igoteko eta Nerbioi ibaiarenen itsasadar guztia ikusteko. Bizkaia Zubuia 2006tik Unescoren Gizateriaren Ondarea da.

Gatikatik Getxora joateko Bizkaibuseko SOPELANA-MUNGIA-GATIKA (A3531) linea erabiliko da Urdulizerarte ailegetako, eta gero, metroa Getxora arte.

Txangoaren prezioa 9€ da ume edo gazte bakotxeko. Interesaturik dauzenek Gatikako Kultur Etxean emon behar dabe izena eta ordaindu azaroaren 25era arte.