Gertakariak

 

Abenduaren 23an, barikuan, “Ni Olentzero nauzue” ipuin saioa egongo da Ludotekan (18:00 h) Panpin Panpox taldearen eskutik. Mabi-Marabillas (Elsa Pamparacuatro), Olentzeroren koinata, etorriko da Ludotekara Olentzerori buruzko istorioak kontetan: zelan Olentzero bihurtu zan, zelan bizi dan eta bere bizitzan gertatutako istoriorik barregarrienak. Ganera, Mabik umeen gutunak batuko dauz, berak pertsonan bere koinatu Olentzerori emoteko.

Eta hurrengo egunean, abenduaren 24an, Olentzero bera etorriko da Gatikara (18:00 h), umeek pertsonan ezagutu daien eta opariak eskatzeko. Bisita hau Gogoz Euskara Taldea eta Jai Batzordeari esker izango da.

Abenduaren 27an, martitzenean, Umeen Gabonetako Parkera urteera dago programauta. Txango hau 10-16 urteko ume eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta izena emon behar da abenduaren 20a baino lehen Kultur Etxean.

Abenduaren 30ean, barikuan, Monda eta Lironda pailazoak egongo dira Ludotekan (18:00 h) “Hau oparia” ikuskizunagaz. Monda eta Lironda umeekaz primeran pasetako prest etorriko dira, eta igual desio bat ala beste egia bihurtuko dabe...

Urtarrilaren 4an, eguaztenean, Madiber magoa etorriko da Ludotekara (18:00 h) eta magia, musika, jolas, zirrara, libertimendu eta kolore ikuskizuna eskainiko dau. Umeek jokuetan parte hartuko dabe eta magia truko batzuk be ikasiko dabez…

Amaitzeko, urtarrilaren 5ean, eguenean, Erregeen Kabalgata eukiko dogu. Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko dira (17:00 h). Behin frontoian (19:00 h), umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak be egongo dira. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.