Haltzaldi kantabriarra
Haltza isurialde kantabriarreko ibai eta erreka guztien ertzetako zuhaitz nagusia da. Haltzadiak galeria-itxurako baso estu-estuak osatzen dituzte ia beti, ibai-ibilguen zati handiena haran estuetan zehar igarotzen delako. Gaur egun, haltzadien ezaugarri hori nabarmendu egin da, lehengo basoak murriztu eta zuhaitz-ilara gutxi batzuk baino ez baitira geratzen.
Gatikan Butroe ibaiaren eta bere ibaiadarren ertzetan ikus ditzakegu. Gehiago.