Bizkaibuseko autobus linea

Gatikatik Bizkaibuseko A3531 SOPELANA-MUNGIA-GATIKA linea erregularra barria pasetan da. Linea honek Sopela eta Gatika (Mungia pasautik pasauta) lotzen ditu orduro.

Ibilbidea

A3531 linea honeetatik herrietatik pasetan da: Sopela, Urduliz, Laukiz, Gatika, Mungia, Maruri-Jatabe eta barriro Gatika, eta alderantziz. Azpiko irudi eta tauletan geltokiak ikusi leitekez:

Skatu irudiaren ganean handiago ikusteko

Honeek dira Gatika, Mungia eta Maruri-Jatabeko norabide bietako geltokiak:

Sopela-Gatika
norabidea
Gatika-Sopela
norabidea
Kodea Geltokia Herria
18 20 48040001 Zurbano Gatika

19

19

48040002 Botiola Gatika
20 18 48040003 Garai Gatika
21 17 48040004 Garai (Irubide) Gatika
22 16 48040006 Gatika (Garai-bide) Gatika
23 15 48040007 Sertutxe-bide Gatika
24 14 48069006 Atxuri Mungia
25 13 48069046 Lauaxeta Mungia
26 12 48069041 Karmelo Etxegarai Mungia
27 11 48069003 Birle Mungia
28 10 48069068 Birle (Torrontegi) Mungia
29 9 48061001 Udaletxea Maruri-Jatabe
30 8 48061007 Leku-ona Maruri-Jatabe
31 7 48061002 Asteintza Maruri-Jatabe
32 6 48061003 Olea Maruri-Jatabe
33 5 48040022 Igartua Gatika
34 4 48040015 Urondo Gatika
35 3 48040023 Gorordo Gatika
36 2 48040005 Ugarte Gatika
37 1 48040009 Udaletxea Gatika

Ordutegiak

Autobusak orduro urteten dira Sopelatik 7:00etatik 21:00ak arte, behar egunetan eta zapatuetan. Domeketan barriz, ordutegia 8:30etatik 20:30etara da ordu biro . Autobusek 20-25 minutu inguru behar dabez Gatikara allegetako.

Autobusak orduro urteten dira Gatikatik 6:55etik 20:55ak arte, behar egunetan eta zapatuetan. Domeketan barriz, ordutegia 9:30etatik 21:30etara da ordu biro.

Tarifak

Bizkaibusen banaketaren arabera A3531 SOPELANA-MUNGIA-GATIKA lineak pasatzen dituen herri guztiak (Sopela, Urduliz, Laukiz, Gatika, Maruri-Jatabe eta Mungia) 3. gunean dauz. 

Beraz, linea honen erabiltzaileek Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak erabili ahal izango dabez: 

 Creditrans     Gizatrans  Hirukotrans
     

Consorcio de Transportes de Bizkaia
Vigiola Autobusak