Teknologia barriak
Atal honetan, teknologia barriak euskeraz erabil ahal izateko aukera batzuk emoten doguz; batez be, informatika eta Internet.
Sistema eragileak
Windows XP, Windows Vista eta Windows 7 sistema eragileek Windows euskerara itzultzeko modulua eskaintzen dabe. LIP (Language Interface Pack) hizkuntza-interfazearen paketea ordenagailuan instalau baino ez da egin behar.
Deskargeu bertsino bakotxari dagokion paketea azpiko irudiak sakatuz:
Nabigatzaileak
Mozilla Firefox
Mozilla Firefox nabigatzaile libreak euskerazko bertsinoa dauka.
Mozilla Firefox Interneten gehien erabilitako bigarren nabigatzailea da, eta hainbat plataformatan erabil daiteke: Microsoft Windows, Mac OS X, GNU/LINUX...
Internet Explorer
Internet Exploreren 7, 8 eta 9ak be euskarazko bertsinoak eskaintzen dabez. Aplikazinoa deskargeu baino lehen, euskera hizkutza aukeratu baino ez da egin behar. Oharra:
beharrezkoa da euskera hizkuntza-interfazea (LIP) lehenago instaletea ekipoan.
Bilatzaileak
Google
Google bilatzaileak interfazeko hizkuntza aukeratzeko posibilidadea emoten dau. "Hobespenak" atalean euskera hizkuntza hautatu baino ez da egin behar. Hobespen aldaketak Googlen zerbitzu guztietan ezartzen dira.
Blogak
Blogak euskaraz sortzeko plataforma batzuk be badauz: