UEMA


Gatika UEMAren (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) parte da 1991. urtetik.

UEMA biztanleriaren %70 baino gehiagok euskeraz egiten daben herrien alkartea da. Erakundearen helburua da udalerri euskaldunetan herritarrek egiten daben bizitza sozial guztia, publikoa zein pribaua euskeraz izan daiten bideak urratzea. Baita euskera nagusi izango dan lur-gunea osatzea eta garapen sozio-ekonomiko eta soziokulturala bere bultzatzea.

UEMAk zerbitzu batzuk ekaintzen deutzez udalei eta herritarrei: espedienteak, trebakuntza ikastaroak, euskara baliabideak, herriko merkatarientzako itzulpen laburrak, errotuluak, abizenak euskalduntzeko kanpaina, arnasguneen tailerrak, etorri berrientzako hiztegitxoak...