Guz abizena, zuk?

 

Guk abizena, zuk? Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) zabaldutako kanpaina da, abizenak euskal grafiaz ipini gura dabenei, zelan egin erakusteko.

Grafia aldaketa eskatzeko Erregistro Zibil edo Bake Epaitegiko edozein bulegora joan behar da, eta eskaera orria bete. Ganera, agiri honeek aurkeztu behar direz:


          • Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) fotokopia. 
          Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Agiri hau jaiotako herriaren Erregistro
            Zibilean edo Bake Epaitegian eskatu behar da; Interneten bitartez bere eskatu 
            daiteke. 
         Errolda agiria. Udaletxean eskatu behar da. Udalaren webguneko "Tramiteak
            atalean bere lortu daiteke. 
         Familia-liburua.

    
    
Informazino gehiago: www.justizia.net

Eskuorria (PDF)