Euskera ikasteko ikastaroak
AEK-k emondako urte-osoko (2011-2012) euskera ikastaroa Gatikan.
Euskera ikastaroa euskaltegiko 5.-6. maila daukaten ikasleentzat. Ikastaroa AEK-k emongo dau, eta ikastaroa pasau ondoren, ikasleek titulu ofiziala lortuko dabe. Urte akademikoa urritik bagilera izango da eta 8 ordu astean dauzka.
- Honeek dira iakstaroaren datu teknikoak:
- Maila: 5.-6.
- Egunak: astelehenetik eguenera
- Ordua: 19:00-21:00
- Lekua: Gatikako Ludoteka
- Ikastaroa AEK-k emoten dau
Prezioa: 421€
*AEK beraien katalogoan eskainitako edozein euskera ikasteko ikastaro Gatikan emoteko prest dago, 7 pertsonek gutxienez izena emoten badabe. Begiratu AEKren ikastaroen katalogoa, ordutegiak eta prezioak bere web gunean: www.aek.org
Gatikako Udalak euskera ikasteko edozein ikastaroaren erdia diruz lagunduko dau (300€ arte). Diru-laguntza hartzeko, beharrezkoa da baldintza honeek betetzea:
- Gatikan erroldatuta egon.
- Kurtsoaren amaieran asistentziaren (%75 gitxienez) ziurtagiria aurkeztu udaletxean.
- Gatikako Kultur Etxean emon izena.