Albisteak

 

Koronabirusaren epidemiak eragildako egonaldiaren ostean, bagilaren 3an, Gatikako Udal Liburutegia eta Kultur Etxea barriz zabaltzen direz ohiko ordutegiagaz. Instalazinoak erabiltzeko, ordea,  arau batzuk bete beharko direz gaixotasunaren kutsatzea ekiditzeko:

  1. Gorde ordua etorri baino lehen Kultur Etxera deitu edo idatziz edo Interneten: yetplan.com
  2. Arduradunaren esanak egin liburuak begiratu edo etxerako hartzerakoan.
  3. Etorri bakarrik eta poltsa bategaz liburua gordetzeko.
  4. Adingabeak eta mendekotasuna daukien pertsonak baino ez daitekez etorri beste pertsona batek lagunduta.
  5. Sartzerakoan eskuak garbitu eta ekarri maskara. Ordenagailuak erabiltzeko eskunarruak ekarri beharko direz.
  6. Markatutako ibilbideak jarraitu, eta baita ezerlekuak eta ordenagailuak bere.
  7. Errespetatu distantzia soziala (metro 2).