Albisteak

 
2020ko maiatzaren 24tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoa koronabiruaren epidemiaren ondoren normaltasunera heltzeko trantsizio-prozesuaren 2. fasean sartzen da.

  • Zirkulazio-askatasuna: pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordutegi-tarteak ezabatuta geratzen dira.
  • 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko lekuetan, 10:00etatik 12:00etara bitarteko eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegi-tarteetan.
  • Gehienez ere 15 laguneko familia eta gizarte-bilerak egin daitezke, etxebizitzetan eta lokal pribatuetan edo jendearentzat irekita dauden guneetan, osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz betiere.
  • Berriro bisita egin ahal izango zaie tutoretzapeko etxebizitzetan, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan eta adinekoentzako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonei, eta egoiliarrek ibilaldiak egin ahal izango dituzte, foru-aldundiek maiatzaren 16ko SND/440/2020 Aginduaren 20. artikuluan ezarritakoaren esparruan ezartzen dituzten egutegiari eta arauei jarraikiz.
  • Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten zentroak eta zerbitzuak berriro ireki ahal izango dira jendearentzat. Irekitzeko araubidea erakunde eskudunek zehaztuko dute, maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduaren azken xedapenetako bigarrenaren bosgarren paragrafoan ezarritakoaren esparruan.
  • Museoek, zernahi dituztelarik titulartasuna eta kudeaketa, ireki ahal izango dituzte beren instalazioak jendearentzat, areto eta espazio publiko bakoitzerako aurreikusitako edukieraren erdira arte, bilduma edo aldi baterako erakusketak bisitatu ahal izateko.
  • Askatasunez egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibilaldiak eta antzekoak, hogei pertsonara arteko taldeetan. Jarduera horiek garatzeko baldintzak maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 47.2, 47.3 eta 47.4 apartatuetan aurreikusita daude.
  • Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta lokalean kontsumitzeko elkarteak jendearentzat ireki ahal izango dira, salbu eta diskotekak eta gaueko  aisialdiko tabernak, baldin eta edukieraren % 50 gainditzen ez badute  eta 18.2, 18.4 eta 18.5 paragrafoetan eta maiatzaren 16ko SND/414/2020ren 19. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena (PDF 248KB)