Albisteak

 

Gatikako talde eta alkarteen laguntzen ebazpenerako mahai erabakitzailearen lehen bileran adostutakoaren arabera eta COVID-19agatik sortutako egungo alarma egoera dala eta, 2020rako aurreikusita zegozen ekitaldi gehienak bertan behera lotu behar izan direzela edota aldaketa sakonak jaso dabezela ikusirik, Udalak erantsitako agiria betetzea eskatzen deutse.

Agiriak helarazoteko epea 2020ko maietzaren 4an, 14:00etan, amaituko da, honeek telematikoki aurkeztu leitekez Gatikako Udaleko webguneko tramiteak on line atalean, edo baita agenda21@gatika.eus helbide elektronikoaren bidez.

 Covid-19 eragindako alarma egoerako 2020 urterako aurreikuspena (PDF 127KB)