Albisteak

 
Gatikak ostera bere emon dau izena EUSKARALDIAREN bigarren edizinoan parte hartzeko. Hamabost egunez, zemendiaren 20tik abenduaren 4ra, izena emoten daben herritarrek, txapa identifikagarri bat eroango deude. AHOBIZI txapa daramaten herritarrek euskeraz egingo deude ulertzen deudenekaz. BELARRIPREST txapa daramaten herritarrek, barriz, euskera entzuteko prest egongo dire. Aurten, ganera, ARIGUNEak egongo dira: euskaraz aritzeko guneak edo pertsona taldeak.

Parte hartzeko eta txapa jasotzeko, izena aldez aurretik emon behar da Kultur Etxean edo onlinehttps://euskaraldia.eus Izena emoteko epea irailaren 24tik zemendiaren 15era arte da.
 
Gatikako Euskaraldia Gatikako Euskera Batzordeak antolatzen dau. Edozein zalantzarako ala lagundu gura badozu, egin berba batzordeagaz: 94 615 1250 / geuskera1@gmail.com / kulturetxea@gatika.eus

* Amaitzeko, garduera guztietan koronabirusaren kutsaketa ekiditzeko neurriak jagon egingo dira.

Euskaraldiaren ganean gehiago jakiteko: www.gatika.net eta https://euskaraldia.eus