Albisteak

 
Umeentzako pala klaseak barriro hasiko dire zemendian. Ikastaroa 2014. urtetik atzera jaiotako adinbakoeri zuzenduta dago. Klaseak astelehenetik eguenera izango dire, 17:00etatik 18:00etara, frontoian (bai egunak bai ordua izena emoten deuden ikasleen arabera banatuko dire). Saioak euskeraz izango dire. Zemendia eta abenduari dagokion prezioa 10,00€ dire.  

Izena emoteko epea urriaren 23ra arte dago zabalik. Epearen barruan izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria ekarri behar dire Kultur Etxera. Ordainketa transferentziaz egin behar da Kutxabank-eko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakira. Azapalpenean ikaslearen izen-abizena eta jarduera ipini behar da. Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez: kulturetxea@gatika.eus.

*Koronabirusaren kutsaketa ekiditzeko neurri guztiak jagongo dire: talde txikiak, pala ikasle bakotxak eroan beharko dau, materiala egunero garbituko da...