Albisteak

 

 

Udaletxearen inguruan errotonda barria eraikitzeko hasi direzen beharrak direzela eta, bai frontoia-eskolak ingurura, bai Setutxa auzora, bai Luberrietaondorako sarrerak moztuta egongo direz ibilgailuentzat, bagilaren 9tik aurrera eta hilabete batean edo, atzikitako irudian ikusten den moduan. Hori dala eta, honako errepideak erabiltzea iradokitzen da:


  • Frontoi-eskola gunea: Polikiroldegi-MESA ingurutik heltzen dan eskola atzeko aparkalekua erabili.
  • Sertutxa auzoa gunea: Gehien bat 6tik 12ra zenbakietako auzokideentzat zuzendua, Landabide baserriaren atzean dauzen bolardoak kenduko direz, Polikiroldegi-MESAko sarrera erabiltzeko.
  • Luberrietaondo gunea: Herriko plazako atzekaldean dagoen errepidea indartu gura da. Horretarako Mungitik datorren errepidera igarotzeko ikuspegia hobetzeko asmotan, aparkaleku batzuk kenduko direz.

Oso garratzitsua da, zirkulazinorako arauak errespetatzea, batez bere espaloiaren ganean ez aparkatzea eta ibilgailuak lerro bikotxean ez itxitea.