Albisteak

 
Alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badirez bere, errenta euskeraz egiteko kanpainagaz aurrera egingo deude UEMAk, udalek eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazinoagaz daukiezan harremanak euskeraz izan daitezen bultzatu nahian.

Lurralde bakotxeko foruek tramitea euskeraz egiteko aukera emoten dabe. Ganera, UEMAk Laboral Kutxa eta Kutxabank erakundeekaz hitzarmena dauka errenta euskeraz egiteko. Informazino gehiagorako, begiratu EUMAren webgunea: www.uema.eus