Albisteak

 

 

Estatuko Gobernuak martiaren 14an dekretautako atzarpen-egoera dala eta, Gatikako Udalak gaurko egunetik aurrera hurrengo prebentzino-neurria hartu dau:

Gatikako Udaletxera bertaratutako aurrez aurreko arreta eten egingo da. Arreta guztia telefonoz (94 615 1201) eta posta elektroniko (administrazioa@gatika.eus) bidez egingo da, astelehenetik barikura eta 8’00etatik 14’00etara. Izapideak egoitza elektroniko bidez egin daitekez.

Beste alde batetik, Bake Epaitegia eta Erregistro Zibilak bakarrik agrupazino buruan egongo da, hau da, Berangoko bake epaitegian, astelehenetik ostiralera, 9’00etatik 14’00etara, (94 668 2934 telefonora lehenago deiturik).

Gatikako Udalak, uneoro, hartutako neurrien barri herritarrei jakitera emongo deutse.