Albisteak

 
Aurten bere, eskualdeko 12-17 urteko gaztetxoek Gurot, Euskal galderen unibertsoa online jolasagaz olgetako era eukiko debe. Gurot Uribe Butroeko Zerbitzu Mankomunitateak egindako aplikazinoa da (Bizkaiko Foru Aldundia, Alkarbide eta beste herri batzuen laguntzagaz) euskeraren erabilera gazteen artean handitzeko asmoagaz. Gurotegaz olgetan hasteko web atarira sartu eta izena emon baino ez da egin behar: https://gurot.eus 

Ganera, iazko moduan, partaideen arteko lehiaketa egongo da bagilera arte eta irabazleek iPhone bat lortuko deude. Oraingoan ganera taldeka olgetako era egongo da. Lehiaketan parte hartuteko izena emon behar da martiaren 2tik 31ra