Albisteak

 
Urte guztietan lez, Gatikako Udalak eta AEK-k euskera ikasi edo hobatuteko ikastaro batzuk ipiniten dauz herritarren eskura. Aurten, AEK-k herrirako eskaintza aproposa prestatu dau: 

Homologautako tituluak

• Mailak: B2 eta C1
• Egunak: astean 2 egun (zehazteke)
• Ordua: 18:30-21:00
• Epealdia: urritik bagilera
• Lekua: Gatikan* edo Mungiako Kinttopeko AEK Euskaltegian
• Prezioa: 165 ordu / 299,00€ (ikasturte osoa)

Euskera ikasi hasieratik

• Mailak: A1 eta A2
• Egunak: astean 2 egun (zehazteke)
• Ordua: 9:30-12:00
• Lekua: Gatikan* edo Mungiako Kinttopeko AEK Euskaltegian
• Prezioa: 165 ordu / 299,00€ (ikasturte osoa)

* Klaseak Gatikan emoteko gitxienez 6 herritarrek emon behar deude.

Interesata dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean (94 615 1250) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian emon behar dare izena epearen barruan (irailaren 27ra arte).

Gatikako Udalak diru-laguntzak emoten dotsez euskera ikasten daben herritarrei. Ikusi diru-laguntzen atalean.