Albisteak

 
Euskaltzaleen Topaguneak  Euskaraldiaren 2. edizinoa ipini dau abian 2020ko zemendiaren 24tik abenduaren 4ra (oraingoan 15 egun izango direz). Oraingo honetan, Ahobizi eta Belarriprest rolak ezezik, Ariguneak bere egongo direz, euskeraz lasai aritzeko gune babestuak edota erakundeak. 

Lehenego epealdi honetan, ekimenean parte hartu gura daben herriek izena emon behar dabe. Ganera, Euskaraldia antolatuteko herri-batzordea bere osatu behar da. Beraz, orain Gatikak 2020ko Euskaraldian harte hartuko dauen ala ez erabagiteko sasoia da. Erabagia herritarren esku dago.

Eretxia emon gura daben pertsonek edo batzordera izena emon Kultur Etxean egin behar dabe zemendiaren 29ra arte.

Lotura honetan Euskaraldiaren aurreko edizinoaren ganeko informazino guztia ikusi leiteke: www.gatika.net