Albisteak

 
2019-2020 ikasturtean, Gatikako Berbalagunaren kide izateko izena emoteko epea zabalduten da.

Berbalaguna euskeraz egiteko pertsonak batuten dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktika gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei bere.

Taldea astean behin batuten da, eta berba egin ezezik, beste jarduera batzuk bere egiten direz: tailerrak, urteerak... Ekimena AEK-ko behargin batek koordina eta dinamizatuten dau. 

Berbalagunean parte hartuteko, izena emon behar Gatikako Kultur Etxean, edo Mungiako AEK Kinttopeko euskaltegian edo online (www.praktikatu.org). Ekimena debalde da.

* Gatikako Berbalaguna AEK-k kudeatuten dau.