Albisteak

 

 

Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak udako udalekuetara izena emoteko epea zabalduten dau. Aurten udaleku bi egongo direz aukeratuteko: bata bagilaren 24tik 28ra eta bestea garagarrilaren 1etik 30era. 

Izena emoteko epea maiatzaren 27tik ekainaren 7ra da. Epearen barruan izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria ekarri behar direz Kultur Etxera. Izen-emote orri bat bete behar da udaleku bakotxeko (bagila ala garagarrila). Tarifak Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakian ordaindu behar direz. “Azalpena” atalean umearen izena, abizena eta hilabetea ipiniko da. Agiriak posta elektronikoz bere bialdu leitekez.

2019ko Gatikako udalekuen udalekuen ganeko buruzko informazino guztia Udalaren web gunean, jagokon atalean, ikusi leiteke: www.gatika.net