Albisteak

 

 

Gatikako Udalak, Lanbide bitartez, hiru hilabeterako pertsona bat kontratako dau erdiko beharraldian. Kontratua abuztuan hasiko da.

Interesa daukienek, Gatikako Udalak LANBIDEN argitara emongo dauen behar eskaintzan izena emon beharko dabe (web gune edo Mungiako bulegoan) garagarrilaren 27ra arte (27a barruan).

Izena emoteko erispide honeak euki behar direz:

- Aurreko 4 urteetan kontratatua ez izatea.
- 35 urteko edo gehiagoko pertsonak.
- 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurretiko 180 egun emon badabez.
- 55 urtetik gorako pertsonak.
- Luzaroko behar bakoak.
- Gizarte-bazterketa jasateko arriskua dauzen pertsonak.