Albisteak

 
Aurten bere, UEMAk errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina abian ipini dau, herritarrak errenta euskeraz egitera animetako. Ekimen honen helburua administrazinoak euskalduntzea gure berbetearen erabilera normalizetako bidean. Gaur egun, lurralde bakotxeko foruek tramitea euskeraz egiteko aukera emoten dabe. Ganera, UEMAk Laboral Kutxa eta Kutxabank erakundeekaz hitzarmena dauka errenta euskeraz egiteko. Informazino gehiagorako, begiratu EUMAren webgunea: www.uema.eus