Urte guztietan legez, Gatikako Udalak eta
AEK-k euskera
ikasi edo hobatuteko ikastaro batzuk ipiniten dauz herritarren eskura. Hau da 2019-2020 ikasturteko eskaintza:
• Maila guztiak (A1, A2 ,B1 ,B2 ,C1)
• Astean 3 saio, 2,5 ordu saioko, egunak ikasleek adostuta.
• Ordutegiak: goizez 9:00etatik aurrera eta arratsaldez 19:00etatik aurrera.
• Gutxienez 7 ikasle taldeko.
• 250 ordu, 433€
Interesata dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean (94 615 1250) edo
Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian emon behar dare izena epearen barruan (
irailaren 27ra arte).
Gatikako Udalak diru-laguntzak emoten dotsez euskera ikasten daben herritarrei. Ikusi
diru-laguntzen atalean.