Albisteak

 

Gatikako Udalak Gatikako Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren Zergaren Ordenantzara aldatu nahi du.

Gura dabe:
1.-  10%etik  3,95%era zerga gravamena jeitsi.

2.- 10. artikulua hurrengo eran arautu:

Heriotza dela bide, irabazteko asmoarekin egiten diren lur-eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen-eskubide errealak eskualdatzen edo eratzen direnean, zergaren kuota osoaren %40era arteko hobaria aplikatuko da, eskuratzailea kausatzailearen ezkontidea, ondorengoa edo adoptatua bada, edota aurrekoa edo adoptatzailea bada,

39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Prozedurari buruzkoak, 133 artikuluan zehazten dauenagaz batera kontsulta publikoa egingo da iragarki hau web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik kontetan hasita 10 eguneko epean, afektatu izan daitekeen edozein herritar edo ordezkaritza gehien daukaten alkarteek euren eretxia emon daien hurrengo gaien ganean:

a) Ekimen honegaz konpondu gura diren arazoak.
b) Araudia onartuteko beharra eta aukera.
c) Arauaren helburuak.
d) Balizko konponbideak, bai arautu beharrekoak bai arautzeko beharrik ez daukatenak.