Albisteak

 

 

Red Eléctrica de Españak bultzaturiko "BIZKAIKO GOLKOAN ZEHAR FRANTZIA-ESPAINIA URAZPIKO INTERKONEXIO ELEKTRIKOA" izeneko proiektuari dagokionez, EUSKADIKO GOBERNU DELEGARITZAK Gatikako udalera idatzi bat bidali zuen proiektua definitzeko Gatikako udalerriari eragiten dioten lanen  inguruan "lurrean hainbat datu biltzeko eta, batez ere, topografia inkestak egiteko, beharrezkoa izango da Red Eléctrica taldeak baimendutako Behartutako Desjabetzearen Legaren 110. artikuluan xedatutakoari jarraituz" aderaziz.

Hala ere, REEk  edo zeregin horietarako azpikontratatutako konpainiak  EZ dute jardun prozedura jarraituz edo legez ezarritako eskakizunak betez, azpikontratatutako enpresak lursail horien jabeei telefono bitartez eskatzen bait diete sarbidea, azalpen gehiago eman gabe edota, lursailen jabeen etxeetan bapateko modu batean aurkeztuz dokumentu edo eta baimenik aurkeztu Gabe. Baita ere zuzenean ezer adierazi gbe lursailetan sartzen ari dira.

Jakinarazi beharra dago hori ez dela gaur egungo legedian oinarritutako prozedura egokia.
Sortu daitezkeen zalantza gehiago argitzeko, abenduaren 10ean, Batzar Irekia deitu dugu 19.00tan, Gatikako Gazte Txokoan.