Albisteak

 
Erasmus + proiektuaren baitan Gatikako Udalak nazinoarteko alkartrukeak antolatu dauz gazteentzako 2019ko garagarrilerako.

Adina: 2006-2002 urteetan zehar jaio direnak.

2019ko uztailean (egunak oraindik zehaztu gabe, 8 egun atzerrian eta 8 egun Gatikan. Guztira 16 egun).

Prezioa 120 € (garraioa, loa eta janaria barne-ingresua taldeak behin definitiboak izan egingo da. Ez da bereizkeriak egingo Gatikakoa izan ala ez).

Plaza kopuru mugutua (20 plaza/* kopurua aldatu ahalko da arduradunen irizpideak jarraituz. Gatikakoek lehentasuna izango dute, ondoren Mankomunitateko herrietakoak. * gitxienez 6 hilabete herrian erroldatuta eroan behar dabe).

Izena emoteko epea azaroaren 19tik 23ra kultur-etxean.

Plazak ezin dira posta elektronikoz erreserbatu.

Plazak ez dira ordenaren arabera emango. Lekuak baino ume gehiago egon ezkeroan zozketa egingo da.

Hizkuntza euskera eta ingelesa izango dira. Joan aurretik proiektua lantzeko taldean lan egiteko konpromezua hartu behar da.

Udalak kontratatutako tituludun monitore/arduradunak izango dituzte.

Behin taldeak zehaztu, informazio zehatzagoa emango dugu.