Albisteak

 

 

Gatikako Udalak, Lanbide bitartez, lanaldi erdirako eta hiru hilabetez pertsona bi kontratatuko dauz. Kontratuetariko bat 2018ko zemendian hasiko da eta bestea 2019ko martian.

Hautaketa prozesua 2018ko urrian egingo da, horregatik intereseta dagozen guztiak Lanbiden ERAIKUNTZA PEOI moduan emon beharko dabe izena 2018ko urriaren 19a baino lehen.

Interesdunek hurrengo erespideak bete beharko dabez:

- Aurreko 4 urteetan Lanbide bitartez kontratatua ez izatea.
-  35 urteko edo gehiagoko pertsonak.
- 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile moduan kontrata aurretiko 180 egun emon badabez.
- 55 urtetik gorako pertsonak.
- Luzaroko langabeak.
- Gizarte-bazterketa jasateko arriskua dagozen pertsonak.