Albisteak

 

Badago prest 2018-2019 ikasturteko kirola eta eskulanak etenbako ikastaroen katalogoa. Ikastaroak irailaren 17tik 21era doan astean hasiko dira. Aurten, ikastaro barriak dauz: gimnasia hipopresiboa euskeraz eta da umeentzako kickboxing.

Izena emoteko epea irailaren 3tik 12ra da. Aurten, Kultur Etxera ekarri behar dira izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria. Ordainketa transferentziaz egingo da (ez da eskuzko ordainketarik onartuko). Kontu-zenbakia: Kutxabank-eko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103. “Azapalpena” izen-abizenak eta ikastaroa ipiniko dira. Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez kulturetxea@gatika.eus helbidera.

Informazino guztia, ikusgarri dago web gune honetako ikastaroak eta tailerrak atalean: www.gatika.net