Albisteak

 

Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak garagarrileko udalekuetara izena emoteko epea zabalduten dau. Honeek direz 2018ko udalekuen datu eta ezaugarri esanguratsuenak:
 

•   Izena emoteko epea maiatzaren 28tik bagilaren 8ra da.
 
125 plaza eskaintzen direz.
 
Umeak 4 taldetan banatuta egongo direz. Talde bakotxak aldez aurretik ezarritako gehienezko leku kopurua dauka: A TALDEA (20 leku), B TALDEA (30-40 leku), C TALDEA (30-40 leku) eta D TALDEA (40-50 leku).
 
Tarifak Kutxabankeko (IBAN ES48) 2095 0055 61 2055000103 kontu-zenbakian ordaindu behar direz.
  
Izena emoteko epearen barruan, izen-emote orria eta ordainketaren egiaztagiria ekarri behar direz Kultur Etxera.
Dokumentuak posta elektronikoz bere bialdu leitekez. 
        
Lekuak EZ direz ordenaren arabera emongo.


* Eskainitako lekuak baino ume gehiago egone geroan, lekuak zozketaren bidez emongo direz. 

2018ko udalekuei buruzko informazino guztia Udalaren web gunean, jagokon atalean, topa leiteke: www.gatika.net